Merenderoa parkean

Guaixe 2010eko uztailaren 15a

Azi Iturri elkartearen ondoan haurrendako jolas-parkea dago. Haren hegoaldean gelditzen den berdegunean Lizarragako kontzejuak erretegi bat eta mahai handi bat jarri ditu. Lehendik beste bi mahai txiki bazeuden eta horrela osatu da merenderoa. Lanak asteburuan egin ziren, auzolanean. Bestalde, Lizarragako Kontzejuak kale izenak dituzten plakak jarri ditu karriketan. Horrekin batera, etxe bakoitzean hari dagokion zenbakia eta zein kale den jartzen duten plakatxoak ere jarri dituzte.