Festak elurrik gabe joan dira

Guaixe 2010eko azaroaren 25a

San Klemente papa, elurra tipi-tapa. Hala esaten du esaerak, baina, aurten festetan ez da elurrik izan. Giro ederra, hori bai. Ostiralean gazte-gauarekin hasi ziren San Klemente festak.Larunbatean kontzejuko auzoan egindako lanak mustutzeko auzatea egin zuten. Auzoko paretak margotu eta sabaia jaitsi dute. Kontzeju-etxean dagoen idazkaritza ere eraberritu dute. Auzatea eta gero ospakizunak segida izan zuen. Herri afarian 170 bat bildu ziren,frontoian. Ondoren dantzaldi ederrak izan ziren. Igandean, berriz, adinduak omendu zituzten: Martina Senar Senarrek eta Martin Berastegi Navarrok (79 urtekoak) plaka bana jaso zuten. Festak despeditzeko asteartean 30 bat jubilatu bazkaltzera bildu ziren.