Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, 13:15 aldera sua piztu zen Lizarragako borda batean. Suhiltzaileak berehala joan ziren eta herritarren laguntzarekin sua kontrolatu zuten. Hala ere, ezin izan zuten ezer egin suak eraikina ez txikitzeko. Bordan zeuden sei ardiak hil egin ziren.Bordak bi altuera zituen eta jabeen etxebizitzari itsatsia zegoen. Behean ardiak, sutarako egurra eta ongarria zeuden. Goian, berriz, altzariak, liburuak eta beste zeuden, bordaren jabeen etxekoak denak, han obra egiten ari baitira. Zorionez suak ez zuen etxebizitza harrapatu, eta kalte pertsonalik ere ez zen izan. Baina badaezpada etxea utzi behar izan zuten jabeek. Bestalde, antsietate krisiagatik emakume bat anbulantzian eraman behar izan zuten.Istripuan zaurituaOstiralean, 23:30ak aldera, 27 urteko ziordiar bat, L.G.P., furgonetarekin bidetik atera eta irauli egin zen. Buruan kolpe handia hartuta ospitalera eraman zuten.