Loteak saldu zain basoan inbertsioak egiteko

Guaixe 2011ko urtarrilaren 26a

Lizarragako Kontzejuak beheko basoko pistak hobetu eta beste zenbait lan egin nahi ditu aurten. Patxi Otamendi kontzeju-buruak azaldu digunez, "egur loteak saltzen baditugu beheko basoan inbertsioak eginen ditugu. Horrela kontuak berdinduko genituzke. Baina saldu gabe ezin da lan hori egin". Otamendik jakinarazi digunez, Lizarragako Kontzejuaren aurtengo aurrekontua 103.860 eurokoa da. Haietatik 25.000 euro baso lanetarako bideratuko lirateke, basoa salduko balitz. Nafarroako Gobernuaren laguntzaz eginen dituzte lan horiek. Lizarragako kontzeju-buruak azaldu digunez, horrekin batera herrian zenbait lan txiki ere eginen dituzte.