Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lizarragako San Klemente festetan nesken pala txapelketa antolatu dute igandean, 17:00etatik aurrera. Neskak palan maila bikaina dutela eta Etxarri Aranazko Nesken Pala Eskolak egiten duen lan bikaina ezagutarazi nahi dira ekitaldiarekin. Txikietatik hasita helduetara, lau pala partida ederretaz gozatzeko aukera izango da igandean Lizarragan. Helduen lehian Aristorena ahizpak elkarren kontra ariko dira, Janirak Irati Lasa bikote duela eta Saioak Olaia Eizagirre. Nesken Pala TxapelketaIrantzu Lasa-Amaiur Domingez / June Atxa-Elorri GoenaElai Gomez-Irati Igoa / Oihane Erdozia-Naroa LasaAndrea Ansotegi-Izar Parot / Ane Eskala-Uxue MendinuetaJanira Aristorena-Irati Lasa / Olaia Eizagirre-Saioa Aristorena