Labadero zaharra berritzeko asmoa

Guaixe 2014ko urtarrilaren 30a

Lizarragako Kontzejuak aurten aurreikusitako lanen artean labadero zaharreko teiladura dago. Elizaren azpian, Aziturri kalearen iparraldean, larre baten erdian kokatuta dago labaderoa. Kontzejua lanak auzolanean edo norbaiti emanda egitea aztertzen ari da oraingoan. Hori da kontzejuaren aurtengo aurrekontuan jasotzen den inbertsio bakarra. Aurten, guztira, 65.440 euro kudeatuko ditu Lizarragako Kontzejuak.