Ia konturatu gabe, urtea pasa da eta Lizarragako San Adrian festen bezperan gaude. Bihar, larunbatean, hasiko dira festak eta, ohitura denez, mendira, San Adrian baselizara, igoko dira Lizarragako familiak. Bazkaria eta dantzaldia eta gero, herritik jaitsi eta zortzikoaren txanda izango da. Astelehenera bitartean, auzateak, dantzaldiak, bazkari-afariak eta haurrendako puzgarriak ez dira faltako. Ongi pasa festetan!
Lizarragako festak
Ekainak 14, larunbata
10:30ean Ezkilen errepikarekin batera San Adrianera igoera.
13:00etan Meza mendian.
17:30ean Dantzaldia Amalur taldearekin.
18:30ean Menditik jaitsiera.
19:30ean Alkatearen etxean auzatea
20:00etan Lizarragako Zortzikoa herriko plazan.
22:00etan Herri afaria.
00:00tan Dantzaldia.
Egun guztian zehar Amalur musika taldea giroa animatzen.
Ekainak 15, igandea
11:30tan Amalur taldearekin kalejira.
13:15etan Herri Meza.
14:00etan Amalur taldearekin kalejira.
18:00etan Bordetxe abere zirkoa.
19:00etan Sardinada eta txistorrada herriko plazan.
20:00etan Musika emanaldia.
Goizez frontoian haurrentzako puzgarriak.
Ekainak 16, astelehena
11:00etan Gosaria herriko plazan.
14:30ean Kalderete kuadriletan.
17:30etan frontoian haurrentzako puzgarriak.
20:00etan Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
20:30etan Herri afaria ohitura den bezala herriko plazan.
23:30 / 03:00 Gaupasa Joselu Anaiekin.
Goiz eta arratsaldez frontoian haurrentzako puzgarriak.