Moreno eta Beunza nagusi Ergoienako Biran

Guaixe 2014ko irailaren 24a

Javi Moreno, helmugan.

Guztira 69 korrikalari lehiatu ziren Ergoienako Biran, 22 kategoria txikietan eta 47 proba nagusian

Lizarraga izan zen aurtengo Ergoienako Birako abiapuntu eta helmuga. Ergoienako Udalak antolatu zuen proba, hainbat babesleren laguntzarekin, eta Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sarirako baliagarria zen.

Eguraldi ona lagun hasieran kategoria txikikoen lasterketak jokatu ziren Lizarragan. Guztira 22 neska-mutiko lehiatu ziren, 19 txikienen mailan, 7 maila ertainean eta 6 handienen mailan. Ondoren, 17:45ean, helduen kategoriako probari eman zitzaion hasiera. Proban parte hartu zuten 47 helduek 8,5 km-ko lasterketa gorabeheratsua zuten aurrez aurre. Lizarragatik aterata, Unanu eta Dorraora heldu ziren korrikalariak, buelta hartu eta Lizarragako plazako helmugara iristeko. Aldapaz betetako proba da Ergoienakoa, eta gogortasun horren isla, korrikalariak banaka-banaka iristen joan ziren helmugara, lehertuta.

Guztien buru Javi Moreno altsasuarra izan zen (33:45). Morenok bere hirugarren garaipena lortu zuen jarraian Ergoienan, eta kontentu zegoen. Bigarrena Sergio Garcia de Eulate altsasuarra izan zen (34:22). Emakumezkoetan Izaskun Beunza olaztiarra izan zen lehena (40:36), Angelines Lizarragaren (42:36) aurretik. Lehen beteranoak Angel Barandalla (40:14) eta Angelines Lizarraga izan ziren. Lehen ergoendarra Aitor Mozo (44:53) izan zen, eta Jose Mari Mercero unanuarrak (49:20) aipamen berezia jaso zuen, horrenbeste urtez Ergoienako proban parte hartu izanagatik.

Gogorra eta polita
“Proba gogorra da baina oso polita. Giro polita egoten da. Ibilbidea oso gorabeheratsua da, etengabe aldapak gora eta behera. Hortaz, ibilbidea ezagutzea funtsezkoa da, indarrak gordetzeko eta ongi erregulatzeko. Lasterketa hasi eta berehala bizpahiru lagun kokatu gara aurrean, gero 4. kilometrotik aurrera bakarrik geratu naiz eta indarrak erregulatzen aritu nahiz helmugara arte. Ergoienako Birak xarma berezia du, eta aldapak gora eta behera ibiltzea gustuko dudanez asko gustatzen zait” adierazi zuen Javi Morenok helmugan.

Sariei dagokienez, kategoria txikiko korrikalari guztiek domina jaso zuten eta proba nagusiko irabazleek Unanuko inauterietako katola irudia zuen oroigarria eta bigarrenek eta hirugarrenek trofeoa. Horretaz gain proban parte hartu zuten korrikalari guztien artean 23 produktu lote zozketatu ziren eta lehen ergoendarrak, Aitor Mozok, Zugain jatetxean bi pertsonarendako afaria jaso zuen opari. Bukaeran, auzate ederraz gozatzeko aukera izan zuten bildutako guztiek Lizarragako Azi Iturri elkartean.

Ergoienako Bira. Proba nagusiko sailkapena
1. Javier Moreno: 33:45
2. Sergio Garcia: 34:22
3. Axier Aranburu: 34:30
4. Fernando Villar: 34:48
5. Francisco Gomez: 35:13
6. Roberto Uztarroz: 35:18
7.  Martinez: 35:50
8. Iñaki Albaro: 36:16
9. Andoni Azanza: 36:42
10. Karlos Ballejo: 36:51
11. Xabier Angos: 37:03
12. Josean Sanz: 37:07
13. Iban Gonzalez: 37:43
14. Iñigo Maiza: 38:43
15. Jon Unsuain: 39:00
16. Luis Flores: 39:10
17. Borja Gonzalez: 40:13
18. Angel Barandalla: 40:14
19. Juantxo Azurmendi: 40:25
20. Izaskun Beunza: 40:36
21. Santi Agirre: 40:48
22. Patxi Arbizu: 40:53
23. Javier Goldaraz: 41:41
24. Iñigo Gamarra: 41:50
25. Angelines Lizarraga: 42:36
26. Aingeru Azazeta: 43:17
27. Juanjo Gomez: 43:30
28. Maite Ares: 43:45
29. Aitor Mozo: 44:53
30. Mikel Razkin: 45:15
31. Maite Zabaleta: 45:38
32. Javier Maiza: 45:39
33. Juan Arrondo: 45:56
34. Luis Mari Juaristi: 46:12
35. Gotzon Auzmendi: 46:40
36. Koldo Asurmendi: 49:20
37. Jose Mari Mercero: 49:20
38. Ixa San Martin: 51:24
39. Josune Senar: 52:01
40. Maite Martinez: 53:02
41. Rosa Orofino: 53:40
42. Mattin Juanikorena: 53:5
43. Edurne Rivera: 54:07
44. Ismael Lopez De Goikoetxea: 55:04
45.Araceli Gracia: 55:55
46. Pili Abad: 57:01
47. Carlos Debora: 57:02


Ergoienako Bira. Kategoria Txikien sailkapena
Txikienak:
1. Amets Satrustegi
2. Uxue Berastegi
3. Aratz Lizarraga
4. Alex Gonzalez
5. Jon Unai Gonzalez
6. June Maiza
7. Ane Mendinueta
8. Gabriel Gonzalez
9. Uxue Juanez
10. Mireia Andueza
11. Irune Begiristain
12. Adrian Otamendi
13. Iraia Amado
14. Hodei Lizarraga
15. Lier Bardezi
16. Aner Maiza
17. Iñigo Otamendi
18. Izei Bidal
19. Enara Garcia
    
Ertainak
1. Ion Aierbe
2. Iker Begiristain
3. Leire Mendinueta
4. Nahia Satrustegi
5. Maria Imaz
6. Irati Andueza
7. Unai Amado
     
Handienak
1. Fermin Azkargorta
2. Iker Mintegi
3. Mikel Imaz
4. Ohian Perez
5. Pedro Luis
6. Iratze Urrestarazu