Portuko harrobiaren baimenaz

Guaixe 2016ko eka. 5a, 12:50

Ingurumenaren alde lan egiten duen Gurelur taldeak Lizarragako portuaren ondoan dagoen harrobia legez kanpokoa dela salatu du berriki. Gurelurrek dioenez, enpresari harrobia ustiatzeko epea 1997an iraungi zitzaion. Landa Garapen, Toki Administrazio eta Ingurumen Departamentuak salaketari harrobia legezkoa dela esaten duen txosten batekin erantzun dio. Han jasotzen denez, enpresak 2023ko abenduaren 28ra arteko epea du harrobia ustiatzeko.

Lizarragako tuneleko harrobia ustiatzeko aurreneko baimena 1946an eman zuten aurrenekoz. 1983an berritu zen. 1990ean Manufacturas de Productos Minerales SL enpresak eskatu zuen hura ustiatzen segitzeko baimena. Txostena Deierriko Udalean zabaldu zuten baina enpresak ez zuen jarduera baimenik jaso eta administrazio “isiltasunagatik jasotzat hartu zen”. 1993an emandako ebazpen batek 30 urterako baimena eman zion enpresari, beste bi epetan luzatu daitekeena 90 urtera arte.