Mendizalea onik erreskatatua

Guaixe 2016ko eka. 6a, 15:06

Lizarragako San Adrian ermitarantz joaten zen mendizalea bat onik erreskatatu zuen igande eguerdian Guardia Civilaren mendiko erreskate taldeak, Greimek. Larrialdi zerbitzuek 13:45ean jaso zuten mendizalearen deia. Bidean gora zihoala, bidez nahastu eta amiltzeko arriskua zuen toki batean ez aurrera ez atzera gelditu zela esanez. Mendi gainetik 100 bat metrora zegoen eta helikopteroz erreskatatu zuten.

Argazkia: artxiboa.