Hiru eguneko festak aurretik

Guaixe 2016ko eka. 17a, 13:45

31. urtez jarraian Joselu Anaiak taldeak astelehenean dantzarako doinuak jarriko ditu.

San Adrianen omenezko festak hartuko ditu lizarragak bihartik astelehenera arte eta sakandar guztiak ospakizunetan parte hartzera deitu dituzte. Festa egitarauko berritasuna           joan den urtean jaiotako haurrei eginen zaien omenaldia da. Xabier Senar kontzeju-buruak azaldu digunez, herrian sortutako umeez aparte Lizarragara asteburu pasa etortzen direnak ere jasoko dute herriko ttattarra. “Lizarragako sustraiak dituztela gogoratzeko” eginen da omenaldia. Bertako produktuen zozketarako txartelak saldu eta igande arratsaldeko auzatean zozketatuko dituzte. Asteburuan kaleak animatzen hutsik eginen ez duena Lasarte-Oriako Amalur trikiti taldea izanen da. Astelehenean, berriz, lizarratarrak platera eta guzti joanen dira goizeko auzatera, ohiko baratxuri zopa eta txistorra jatera.

Egitaraua

Garagarrilak 18, larunbata
10:30ean Ezkilen errepikarekin batera San Adrianera igoera.
13:00etan Meza mendian.
17:30ean Dantzaldia Amalur  taldearekin.
18:30ean Menditik jaitsiera.
19:00etan Auzatea alkatearen etxean.
20:30ean Lizarragako zortzikoa herriko plazan eta 2015ean jaiotakoei festetako zapia ematea.
22:00etan Herri afaria.    
00:00etan Dantzaldia The Trikiteens  taldearekin.
Egun guztian zehar Amalur musika taldea giroa animatzen egongo da!

Garagarrilak 19, igandea
11:30ean Amalur taldearekin kalejira.
13:15ean Herri meza.
14:00etan Amalur taldearekin kalejira.
17:00etan Bordetxe abere zirkoa.
19:00etan Auzatea herriko plazan.
19:00etan Mexikar musika Los Tempanas taldearekin.  
*Saldu diren txartelen zozketa egingo da kontzertuan zehar

Garagarrilak 20, astelehena
11:00etan Gosaria eta patata tortila pintxo lehiaketa plazan.
Goizean Iñaki Bizkai akordeoilariak giroa alaituko du.     
15:00etan Herri bazkaria parkean, paella jatea.
16:30etik 19:30era Haurrendako puzgarriak frontoian.
20:00etan Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.  
21:00etan Herri afaria, plazan.
23:30etik 03:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.