Hiru festa egun

Guaixe 2017ko eka. 16a, 12:50

San Adrianen omenezko festak bihar hasi eta etzidamu despedituko dira Lizarragan. Ohitura den moduan larunbatarekin batera mendiko ermita ingurura igoko dira han hasiko da ospakizuna. Zortzikoa, joan den urtean jaiotakoei zapia ematea, bazkari, afariak eta despeditzeko, klasiko bat, Joselu Anaiak taldearen dantzaldia. Festa giro ederraz gozatzeko osagarri guztiak dituztela, haietaz gozatzeko gonbidapena luzatu dute.  

Egitaraua
Garagarrilak 17, larunbata
10:30 Ezkilen errepikarekin batera San Adrianera igoera.
13:00 Meza mendian.
17:30 Dantzaldia Amalur taldearekin.
18:30 Menditik jaitsiera.
19:00 Auzatea alkatearen etxean.
20:00 Lizarragako zortziko dantza, plazan, eta 2016an jaiotakoei festetako zapia ematea.
22:00 Herri afaria frontoian.
00:00 Dantzaldia Iratzar taldearekin.

Garagarrilak 18, igandea
11:30 Amalur taldearekin kalejira.
12:00 Haurrendako altxorraren bila jolasa!!!
13:15 Herri meza.
14:00 Amalur taldearekin kalejira.
17:00 Bordetxe abere zirkua.
19:00 Auzatea herriko plazan.
19:30 21:30 Dantzaldia Iratzar taldearekin.

Garagarrilak 19, astelehena
11:00 Gosaria, plazan.
Goizean Iñaki Bizkai akordeoilaria giroa alaitzen!!
15:00 Kuadrilen bazkaria parkean: paella jate autogestionatua.
17:00-19:00 Haur eta familiendako jolasak. Dindaia fundazioa.
19:00 Auzatea, plazan, eta dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
21:00 Herri afaria ohitura den bezala herriko plazan.
23:30 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.