Mendian dagoen lezera joan-etorria festa giroan eginen dute lizarratarrek. 09:00ak aldera abiatuko dira San Adrian ermitarantz. 10:30 inguruan, Lizarragako Kontzejuak auzatea eskainiko du ermitaren aldamenean. Eta indarberriturik Harlezerainoko bidea eginen dute. 11:30ean iristea aurreikusten dute. Han sartu-atera eta Lizarragako bidean jarriko dira, herrian bazkaria izanen baita, 14:00etan. Mahaitik jaiki ondoren, musika lagun, etxez etxeko errondan ibiliko dira lizarratarrak. Eguna borobiltzeko kontzejuak afaria eskainiko d