Larunbatean Harleze Eguna ospatu zuten lizarratarrek. Goizean mendira igo eta majo gosaldu ondoren lezera sartu-irtena egin zuten. Herrira bueltan herri bazkarian elkartu ziren lizarratarrak. Eta mahaitik jaso ondoren Elutxa txarangak girotuta errondari ekin zioten, ohiko sei geldialdiak eginez eta bakoitzean jan-edanaz ongi hornituz. Parrandak ordu txikitaraino izan zuen segida.
Argazkiak: Aroia Berastegi.