Pasa den asteburuan Lizarragan San Klementeak ospatu ziren eta igandean, urtero bezala, herriko nagusienak omendu zituzten kontzeju etxean. Aurten, herriarendako eredu diren bi pertsona omenduak izan ziren, Bautista Bakaikoa eta Mari Tere Navarro. Haiendako herriko neskatoek agurra dantzatu zuten. Ondoren, omenduak Xabier Senar kontzeju-buruaren eskutik eta txaloen artean oroigarria jaso zuten. Azkenik, musikaren doinuari jarraituz dantza egin zuten.
Omenaldiaz aparte, asteburuko giroa paregabea izan zela adierazi zuten Lizarragakoek. Festei amaiera emateko, gaur egingo den jubilatuen bazkarira hogeiren bat pertsona apuntatuta daude.
Argazkiak: rebeka Mendoza eta Idoia Gurutxarri