Sanandriñetako dena prest

Sanandriñetako dena prest
Plazan dantzatzen.

Lizerraatarrak San Adringo ermita itzoko die biyer. Han erromeye ein eta festa girue herrie jatsiko debie. Festa dala ta, Iruñeko manifestaziora ezinko dienes fan, plazan dantzatuko debien Zortzikue auzipetubai eskainita yonen da. Biyer afaltzia ehunen bat laun elkartuko die. Astelehenien, beix, kuadrilleka, 150. 33. urtes, Joselu Anaiak dantzako musike joko dau. Fan dan urtien jeyotakuei lepoko ttattarra patuko dobie, hirugerna urtes segido.

Egitaraua
Garagarrilak 16, larunbata
10:30ean Ezkilen errepikarekin batera San Adrianera igoera.
13:00etan Meza mendian.
17:30ean Kalejira Amalur taldearekin.
18:30ean Menditik jaitsiera.
19:00etan Auzatea alkatearen etxean.
19:45ean Lizarragako Zortziko dantza, plazan. 2017an jaiotako haurrei festetako zapia ematea.
20:30ean Dantzaldia Gabenara taldearekin.
22:00etan Herri afaria (eguraldiak laguntzen badu, plazan).
00:00etan Dantzaldia Gabenara taldearekin.

Garagarrilak 17, igandea
11:30ean Kalejira Amalur taldearekin.
12:30etik 14:30era Haurrendako puzgarriak, Balanz bikes psita eta tandemak, frontoian.
13:15ean Meza eta kalejira Amalur taldearekin.
16:30etik 19:30era Haurrendako puzgarriak, Balanz bikes psita eta tandemak, frontoian.
19:00etan Auzatea, plazan.
19:30etik 22:30era Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

Garagarrilak 18, astelehena
11:00etan Gosaria, plazan.
Goizean, Iñaki Bizkai akordeoilaria giroa alaitzen ariko da.
15:00etan Kuadrilen bazkari autogestionatua, plazan.
17:00etatik 19:00etara Haurrendako jolasak. Dindaia fundazioa.
19:00etan Auzatea plazan eta dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
21:00etan Herri afaria, plazan.
23:30ean Gaupasa Joselu Anaiak taldearekin.