Langile batek lan-istripua izan zuen ostiralean Lizarragako portuan, begira-lekuaren parean, behean. Errepide mantenu lanak egiten ari zela garabia batetik 2,5 metroko altueratik erori zen eta buruan kolpe handia hartu zuen. Ezbeharraren tokira Etxarri Aranazko osasun etxeko medikua eta erizaina eta Altsasuko suhiltzaileen anbulantzia joan ziren. Zauritutako 40 urteko gizona immobilizatu eta egonkortu ondoren, zauritua portu gainera eraman zuten. Hango aparkalekuan medikua zuen helikopteroa zain zuten, eta hartan zauritua Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuen.