Harleze eguna, bihar

Guaixe 2018ko abu. 17a, 14:26

Lizatarrek mendian dagoen lezera joan-etorria eginen dute, festa giroan

09:00ak aldera abiatuko dira San Adrian ermitarantz. Ermitaren aldamenean Lizarragako Kontzejuak auzatea eskainiko du 10:30ak aldera. Eta indarberriturik Harlezerainoko bidea eginen dute. 11:30ean iristea aurreikusten dute. Han sartu-atera egin eta Lizarragako bidean jarriko dira. Herrian bazkaria izanen da. Mahaitik jaiki ondoren, etxez etxeko errondan ibiliko dira lizarratarrak musikaz lagunduta. Kontzejuak afaltzeko marmitakoa eskainiko du, eta, ondoren, dantzaldia izanen.