Korrikaren 21. edizioa bihar hasiko da Garesen. Baina hari behar bezalako ongi etorria emateko Korrika afaria egin zuten Lizarragan larunbatean. Azi iturri elkartean 55 lizerratar elkartu ziren. Majo afaldu ondoren, estreinakoz Lizarraga Kantuz egin zuten. Euskararen aldeko lasterketa erraldoia ez da Lizarraga erditik pasatzen, baina bai Lizarragako beheko basotik, horregatik lizerratarrek 1095. kilometroan eginen dute laister, Zarapiko zubian hasten den kilometroan.