Lizerratarren eskaera bat zen: taberna. Eta igande eguerdian mustu zuten, azkenean, Bargazpi taberna. Legegintzaldi honetako lorpen bat izan da, baina ez bakarra.
1. Azkenean mustu duzue Lizarragan Bargazpi taberna.
Bageneraman hiru edo lau urte tabernarik gabe. Taberna bahio gehiago bada, herriari zerbitzua ematea da. Herri txikia da, eta bizia emango dio. Lizarragan baditugu bi elkartea baina elkarteak, elkarteak dira; taberna denona da. Oso kontentu gaude.
2. Makina bat buruhauste hau guztia lortzeko.
Denbora asko egon gara honen atzean, hau egiteko. Azkenean landa garapenerako programaren bidez lortu dugu herri honetan horrelako zerbait egitea.
3. Auzolana garrantzitsua izan da.
Auzolan asko egin dira, baina ez bakarrik lan fisikoa, baizik eta gauzak erabakitzeko komisioak sortu dira. Proiektua egin behar zen eta erabaki behar genuen zer egin behar genuen, zein kolore, nola egin... Irekia izan da eta bakoitzarena dela sentitzeko parte hartzeko aukera izan du.
4. Herritarrek ere izena erabaki dute.
Hori da. Guk bere garaian herriko etxe guztietara bando bat bidali genuen eta Bargazpi ez dugu guk aukeratu kontzeju bezala, aukeratu dugu jendeak aukeratu duelako. Bost edo sei izen aukeran egon ziren, eta izen hori aukeratu dute.
5. Hemendik aurrera taberna zabalik egongo da, eta ondoan dendatxoa zabalduko duzue.
Oraindik ez, martxa hartu arte. Baina gero, iraila aldera, herrian minimo batzuk egoteko denda irekiko da. Jateko gauza batzuk, ogia eta garbitzeko produkturen bat. Gauza basikoak.
6. Legegintza honetan proiektu handienetarikoa izan da, baina beste batzuk bazeuden. Fuerte hasi zineten, gainera.
Egia da bageneukala diru aldetik tartea eta mikro-sarea, argiteri publikoa aldatu eta taberna egin dugu. Hasi ginenean badoa bidali genuen jendeak zer nahi zuen jakiteko. Azkenean, gu kontzeju izan arren, herriaren babesa nahi genuen. Jendeak zer nahi duen jakitea da babes hoberena. Horregatik, galdetegi bat pasa genion jendeari eta jendeak esan zuen taberna nahi zuela, baina, hortaz gain, ikusi behar zen zer behar zeuden herrian eta zer hobetu zitekeen gaustuak ekidituko eta onurak izateko. Mikro-sarearekin momentuz gastuak ekidin ditugu, oraingoz errendimendua % 70 da eta faktura asko nabaritzen da. 2014an gastatu genuen ia 15000 euro arigan eta kontuan izanda ordutik hona argiaren prezioa asko igo dela, mikro-sareak eta argiteri publikoan LED bonbilak jartzeak gastuak % 60an murriztu ditu.
7. Gainera, mikro-sareak Lizarraga mapan jarri du. Leku guztietatik datorkizue bisitak.
Bai. Heldu den astean Ameriketatik gazte kuadrilla bat etorriko da. Herri txikiek bisitasuna eman behar dute bai jendearendako bai herrian ongi egoteko.
8. Zer moduz joan da Legegintzaldia?
Lan asko egin dugu eta motibazioa egon da. Hori da balio duena. Orain legegintzaldia bukatu da eta, alde batetik, kargua pozik utziko dut. Baina kontzejukide izatea ez da udaletxe batean bezala. Hemen ez daude onura pertsonalik, ez da ordaintzen... Azkenean musu-truk egiten duzu. Denbora asko kentzen dizu. Lau urte egon naiz eta ondren etortzen denak beste lau urte izango ditu. Guk egin duguna jarraitzen badu, aurrera egingo du.
9. Herritarren erantzuna izan duzu.
Ez da bakarrik jendearen erantzuna. Jendeak auzolanetan lan asko egin du eta hori izan da gure babesa. Ez da bakarrik gure lana kontzejukide bezala, baizik eta jendeak parte hartu duela asko. Auzolanak dira herri txiki hauetan bizitza ematen dutenak. Jendeak bizi dituelako eta hori berea dela konturatzen delako.
10. Noren esku utziko duzu kargua?
Unai Navarro izango da hemengo erregidorea eta hiru kontzejal egongo dira.
11. Larunbatean kargua utzi, eta festak hasten dira ere.
Larunbatean San Adrian festak hasiko dira eta goizetik hasiko gara errepikearekin. Santuaren ermitara igoera egingo dugu eta festa mendian hasiko da, eguraldi ona egiten badu. Bestela, frontoian. Festak bizitzeko modua aldatuko da, ez delako berdin festak karguarekin edo kargurik gabe disfrutatzea. Beti daukazu zerbait egiteko.