Lizarragako festa egutegian ihoteen eta San Adrianen ondoren, Arleze egunaren txanda heldu da, agorrileko hirugarren larunbatean ospatzen dena, gaur. Goizeko bederatzietan dute jarria hitzordua. Festa giroan San Adrian ermitara igoko dira lizerratarrak. Ermitaren aldamenean Lizarragako Kontzejuak herritarrei auzatea eskainiko die. Mokadua jan eta hura bulkatzeko edan ondoren, mendian barna sartuko dira Arrangartetik barna, Mandakamioa hartu eta Arlezera joateko. 11:30ean lezean sartu-irtena eginen dute lizerratarrek.
Mendikoak eginda herrira bueltatuko dira eta 14:30ak aldera herri bazkaria izanen da. Bazkaldu ondoren balkoi ederrenaren lehiaketako saria banatuko da. Aitortza horren ondoren, jaso eta txarangaz lagunduta kalejiran ibiliko dira. Auzo bakoitzak erronda eskainiko die festazaleei. Herriari buelta elkartean despedituko da. Marmitako afaria izanen dute han festazaleek. Ondoren, 23:00etatik 01:00etara dantzarako musika jarriko du disko-jartzaile batek.