Festa, gaur gauetik aurrera

Guaixe 2019ko aza. 22a, 14:14
Kontzeju-etxean makina bat lizarratar elkartuko dira igandeko omenaldian.

San Adrian aurrena. Harleze eguna ondoren. Eta sanmigeldarren eta sanmartindarren ospakizunen ondoren, San Klemente atzena.

Lizarratarrak udazkeneko festak ospatuko dituzte asteburuan. Eta jubilatuen bazkariarekin luzatuko dituzte asteartean. Aurreko urtetan bezala, asteko herriko gutizia, ardi tripotak dastatzeko aukera izanen da. Ardoarekin batera frontoian izanen da dastatzeko. Gaurko afarian batez ere gazteak elkartuko dira eta 40 bat izanen dira mahaiaren bueltan. Biharko afarian, berriz, kopurua bikoiztuko da. Igandean herriko nagusiak omentzeko baliatuko dute lizarratarrek. Baina egitaraua askoz gehiagorekin beteko dute. 

San Klemente papa, elurra tipi-tapa. Edo San Klemente, baba jan zale. Lizarragan erabiltzen diren bi esaeretatik badirudi aurten bigarrenetik gehiago izanen dela, baba jatea, elurrik ez baitute iragarri. 

Egitaraua 
Azaroak 22, ostirala 
20:00etan Tripoteue. Lizarragako ardi tripota, frontoian. 
22:00etan Herri-afaria, Azi Iturri txokoan. Ondoren, Tocan2lapolla bikotearen kontzertua. 

Azaroak 23, larunbata. San Klemente Eguna  
12:00etan Kalejira Amalur taldearekin. 
13:15ean Meza nagusia. 
14:00etan Auzatea. 
17:00etan Puzgarriak haurrendako, frontoian. 
18:00etan Herri kirolak haur eta helduendako, ondoren txokolate-jana. 
20:00etan Dantzaldia Oharkabe taldearekin. 
22:00etan Herri-afaria, frontoian. 
00:00etan Dantzaldia Oharkabe taldearekin. 

Azaroak 24, igandea 
12:00etan Kalejira Amalur taldearekin. 
13:15ean Meza nagusia. 
14:00etan Auzatea eta herriko zaharrenei omenaldia, auzoan. 
17:00etan Hodei magoa, haur eta helduendako, eskoletan. 
17:30ean Mus eta briska txapelketa, Azi Iturri txokoan. 

Azaroak 26, asteartea. Jubilatuen eguna 
13:15ean Meza. 
14:30ean Jubilatuen bazkaria, Bargazpin.