Jubilatuen egunarekin despedituko dira festak

Guaixe 2019ko aza. 26a, 12:00

Tripoteoarekin hasi ziren festak ostiralean. Artxiboa

Giro ederrean joan dira 

Aurtengo San Klemente ospakizunak despeditzeko jubilatuen eguna ospatuko da gaur. 13:15ean meza izanen da eta hura despedituta Bargazpi tabernak jubilatuen bazkaria hartuko du. Herriko ostatuaren epelean kontu kontari egoteko aukera izanen dute han elkartzen direnak. Bestela, Lizarragako udazkeneko festak ostiralean hasi ziren gazte ugari elkartu zituen afariarekin. Hurrengo egunean ere mahaiaren inguruan elkartu ziren lizarratarrak eta ordu txikiak arte egin zuten parranda askok. 

Lizarragako herriak bere adinduak omentzeko baliatzen du San Klemente festetako igandea. Orain arte urtero pertsona jakin bat edo pare bat omentzen zituzten. Baina aurten omentzeko modua aldatu egin dute eta aurten 80 urte betetzen dituzten kinto guztiak omendu zituzten. Hala eginen dute hemendik aurrera. Igandean hiru izan ziren aitortza jaso zutenak, nahiz eta denek ezin presente ego eta senideak haien partez jaso zapia. 2019an 80 urte betetzen dituzten Antonio Navarro, Mari Kruz Lizarraga eta Bautista Bakaikoa izan ziren omenduak. Gainera, 1939an Lizarragan jaio ziren guztiak izendatu ziren, zein etxetakoak diren aipatuz.