Martxoak 8 2020

Emakumezkoen topaketa antolatu dute

Guaixe 2020ko martxoaren 6a

Bi emakumezko tabernarantz.

Larunbatean izanen da eta egitarau zabala du 

Martxoaren 8a bertan da eta aukera hori baliatuta Lizerrako emakumien topaketa antolatu dute biharko. 09:00etan jarri dute aurreneko hitzordua elkartean, elkarrekin gosaltzeko gonbidapena da. Emakumezko lizerratarrak elkartean bildu ondoren, handik gertuy dagoen eskola zaharren eraikinera joanen dira. Han, 10:00etan, hainbat gai jorratuko dituen hitzaldi-tailerra izanen da: komunikazioa, emozioak, nolako heziketa jaso dugu emakume bezala, nolako eragina du gure bizitzan? Olatz Berastegik gidatuko du saioa. Harri lekukoa meditazio saio batek hartuko dio 12:00etan. Horregatik, parte-hartzaileei esterilla, manta eta arropa erosoa eramatea gomendatu diete. Garbiñe Elizalderen esanetara ariko dira meditatzen. 

Topaketak elkartean izanen du segida, 13:30ean han bazkaltzera elkartuko baitira emakumezko lizerratarrak. Majo bazkaldu ondoren, 18:00etan, Marian Santamaria ipuin kontalariaren txanda izanen da. Lizerrako emakumien topaketa despeditzeko “La vida empieza hoy” filma ikusteko aukera izanen da.