Larunbatean izan zne Lizerrako emakumien topaketa. Gosaltzeko elkartu ziren elkartean. Ondoren, komunikazioa, emozioak, nolako heziketa jaso dugu emakume bezala, nolako eragina du gure bizitzan? hitzaldi tailerra gidatu zuen Olatz Berastegik. 20 bat emakumezko elkartu ziren. Ondoren Garbiñe Elizalderekin meditazio tailerra egin zuten. Bazkaltzera 28 bat elkartu ziren. Bazkaldu ondoren Marian Santamaria ipuin kontalariarekin ederki egon ziren. Topaketa despeditzeko “La vida empieza hoy” filma ikusi zuten.
Martxoak 8a dela eta, duela urte batzuk emakumezkoen bazkaria antolatzen zen Lizarragan. Baina hori eten zen eta emakumezkoen eskubideen aldarrikapena egiten zuten pankartak eta kartelak jartzera mugatu ziren. Etenaren ondoren, aurreneko aldia da egun osoko egitaraua prestatu zutela. Larunbatekoaren balorazio positiboa egin zuten. Emakumezko lizerratarrak mahai gainean dute urtean zehar jarduerak antolatzeko aukera.