Gotzainak ergoiendarrei bi egun horietan jai egiteko baimena eman zien bi testuren kopiak eman dizkigu Navarrok. Jatorrizko testuetako bat zenbait zatitan hondatuta dago eta hainbat lerro eta hitz falta dira. Fernando Aldaburu idazkariak sinatutako testua da hori. Baimen horren berri ematen duen beste dokumentuan Jose Agustin Garziandiak Garai bateko Unanuko oiturak eta olgak (Auspoa, 2004) liburuan jaso zuen.
Bi agirietan agertzen da On Fermin Artieda, Lizarragako Parrokiako Elizako Bikarioa. Navarrok jakinarazi digunez, Artieda bi urtez Lizarragako benefizioduna izan zen eta beste 61 urtez Lizarragako apaiza. 87 urte zituela hil zen.
Jarraian ematen dugun agiria aipatutakoen artean bigarrena da. Irakurterrazagoa izateko paragrafotan banatu dugu testua, beraz, ez da jatorrizkoan bezala, ia dena jarraian ageri.
Ergoiena ibarreko hiru herrietako Juratuen eta Auzotarren aurrean Bikarioek eta Onuradunek emandako autoa eta botoa, San Adrian eta San Donato egunetan gorde beharreko jai izan dadin. Lekukoak: Fermin de Jauregui eta Miguel de Marin.
Utzua deitutako errotan, Etxarri Aranazko hiribilduko eta Ergoienako ibarrekoa dena, mila zazpiehun eta hamalauko garagarrilaren hogeita hamarrean, idazkari naizen honen lekukotzarekin, behean aipatutako interesatuak presente izan ziren; On Fermin de Artieda, Lizarragako Parrokiako Bikarioa, On Miguel de Adrian, hango Benefizioduna, On Miguel de Gorricho, Dorraoko Parrokiako Bikarioa, On Cristobal de Lizarraga, bere Benefizioduna, On Gabriel de Miranda, Unanuko Parrokiako Bikarioa; eta On Martin de Lacunza, bere Benefizioduna; Pedro Martindez de Larraza, alkateordea, Joseph de Ameztoy, alkatea eta bere Maiestateagatik epaile arrunt, aipatu Ergoiena ibarrekoa, ez dagoena,
Gabriel de Aldaburu eta Miguel de Jaúregui, aipatu Lizarraga tokiko erregidoreak, Diego Martínez de Larraza, Pedro de Jaúregui, Juanes de Miranda, Juanes de Peruzurguin, Pedro de Araña, Juanes de Urdinarán, Jph. De Urdinarán, Baltasar de Gorricho, Juanes de Urquizu nagusia, Miguel Ezquer, Miguel de Lacunza, Domingo de Marin, Simon de Urquizu, Francisco de Guillén, Juanes de Urquizu gaztea, Luis de Sola, Pedro de Adrián nagusia, Fausto Guillen, Pedro de Erdocia nagusia, Joseph Martínez de Larraza, Joseph de Barrena, Pedro de Ijurco, Luis de Jaúregui, Fermín de Martínez de Larraza, Bartolomé Martínez de Larraza, Luis de Barrena, Joseph de Barrena, Francisco de Sola, Joseph de Ascardia, Juanes Martínez de Larraza, Bartolomé de Adrián, Juanes de Senar, Juanes de Ameztoy, guztiak aipatu Lizarraga tokiko auzokideak;
Martín de Lizarraga, aipatu Dorrao tokiko erregidorea, Pedro Mártinez de Larraza, Fermín de Marín, Pedro de Huarte, Luis de Mozo, Miguel de Lizarraga, Jeronimo Mártinez de Larraza, Pedro Navarro, Fermin de Zaldua, Cristóbal de Juan López, Martín de Ademe, Martín de Huarte, Miguel de Mozo, Luis de Gorricho, Pedro de Lizarraga, Martin de Lizarraga, Esteban de Barrena, Martín de Adrían, Cristóbal de Lizarraga, Cristóbal de Marín, Juanes de Torrano, Miguel Goicoa, Martín de Aguerre, Pedro de Zaldua, Fermín Navarro, Phelipe de Aldaia, Juanes de Urdinarán, Andrés de Lizarraga, guztiak aipatu Dorrao tokiko auzokideak;
Juanes de Barrena, aipatu Unanu tokiko erregidorea, Juanes de Aldaburu, Juan Ascensio de Mendive, Martin de Pedrosa, Miguel Pérez de Gorricho, Martin Miranda, Andrés de Aldaburu, Joseph de Mozo, Pedro de Huarte, Juanes de Villanueva, Jacobe de Mendive, Juanes de Galarza, Agustín de Huarte, Miguel Senar, Damián de Torrano, García de Lacunza, Martín de Berástegui, Juanes de Arza, Andrés de Unanoa, Jhernando de Galarza, Fermín de Sola, Merlchor de Aldaburu, guztiak aipatu Unanu tokiko aldamenak
eta goian aipatutako guztiak Ergoienako ibarra osatzen duten hiru tokietako auzokideen zati handiena, kontzejua behar bezala eratuta, esan zuten aipatu ibarraren jurisdikzioan bi ermita daudela, bata San Adrian martiriarena eta bestea San Donato martiriarena, eta kontuan hartuta jainkotiar Maiestaterengandik lortu dituzten dute Onura ugariak eguraldi lasaiagatik eta premiazko beste beharretan, Martiri Santuen bidez Jainkoari eskatu diote, aho batez eta adostasunez hitzartu dute, gorde beharreko jai hartzea aipatu Saindu martirien egunetan, ospatzen direnak San Adrian garagarrilaren hamaseian, eta San Donato agorrilaren 7an,
eta hori lortzeko Pedro de Aguado Jaun Txit gorengana joan ziren, Iruñeko gotzaitegi honetako gotzaina, bere baimena eskatzeko boto nagusi hori egin ahal izateko, eta bere aurtengo eta hilabete honetako hamarreko dekretuaren bidez, Etxarri Aranazko Hiribilduan Bisitan zela, eratzaileen aldeko aipatu lizentzia eman zuen, hala berresten du Feliz de Irigoyen, auto-hitzarmen honekin gelditzen den notarioa baita harengandik eginen diren kopia +; eta eratzaileak, beraien desio on eta batasunean egonik, jakina bide eta modu egokienean, auto honegatik eta bere tenoreagatik beraien botoa nire agindu honetara murrizten dute handikiro, san Adrian eta San Donato martirien aipatu egunak gorde beharreko jai urra ezin gisa ezarriz, eta baimena emanez haiei eta aipatu hiru herrietako gainerako herritar, aldamen eta biztanle guztiei, aipatutako bi jaiak arau horien arabera behatu eta gordetzeko, eta, era batera edo bestera aldatu edo berritzeko aukerarik ez izateko. Bestela Eliza Ama Santuaren esanetara lotuta egotea inolako gaitzespenik gabe, eta horrela zain du eta mantendu urratu gabe, eratzaileek beraien burua horretara behartzen dutelako
horrela eman eta eskatu zidaten niri aipatu idazkaria. Aipatu autoa baieztatzen du… Hala egiten du… Lekukoak: Miguel Marín, Lizarraga tokikoa, eta Fermín de Jaúregui, toki berekoa, aipatu idazkaria. Fedea emanez eta guztiak ezagutzen ditudala = borratutakoak ez du balio = Juanes Marín = An = buc = br eta jarritakoak balio dezan = Bikarioak eta Benefiodunak.
… hau ikusita eta ordezkatzen duena kontutan hartuz, ahalmena ematen diegu… San Donato eta San Adrian Saindu martirien egunetan gorde beharreko jaia egin dezaten eta egin dezatela horren gaineko autoa eta botoa; dena dela, aipatutakoa Santu horien gurtzea areagotzeko izan dadila soilik, ez otordurik ez gehiegirik egin gabe, ohartaraziz hala ez balitz, zorroztasun osoz zigortuko litzatekeela. Irakur bedi = sn = sea. Pedro, Iruñeko gotzaina.