Azaroko hirugarren astean ospatu zituzten San Klemente festak lizerratarrek. Sainduaren egunean, azaroaren 23an (osteguna) Jubilatuen Eguna ospatu zuten. Meza nagusiaren ondoren Kontzeju etxean jubilatuei omenaldia egin zieten. Denek opari txikiren bat jaso zuten. Gainera, adin handiena zuten emakumezkoak eta gizonezkoak plaka bat jaso zuten. Ospakizunak bazkariarekin eta musikarekin segitu zuen. Elurrik ez, baina euria egin zuen. Eta herritarrak pozik zeuden, zeren “aspaldiko partes utse moztutzen hasi zien ordu betzus”.