Eroritako adarrak zaurituta

Guaixe 2020ko urr. 21a, 12:10
Lizarragako ikuspegia. Portua herri gainetik pasatzen da.

69 urteko gizonezkoa egurra egiten ari zela jaso zuen kolpea.

Lizarragako portuan 40.km parean, egurra egiten ari zen gizonezkoak istripua izan zuen astelehenean, 11:33 aldera. Egurra mozten ari zela, adar batek buruan kolpatu zuen eta 69 urteko gizonezkoak konortea galdu zuen. Larrialdi zerbitzuek gaztigua jaso ondoren, ezbeharraren tokira Etxarri Aranazko osasun etxeko mediku ekipoa, Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta foruzainak bidali zituen. Osasun langileek gizonezkoaren egoera ikusita helikopteroa eskatu zuten eta, larri zaurituta, hala eraman zuten Nafarroako Ospitale Gunera.