Lizarragan Internet loturarekin herritar batzuk arazoak dituzte, beste batzuk ez. Azkartasunik batere ez duela kexu dira batzuk. Tartean, Ergoienako Udala bera. Horregatik, kontzejuko presidente Unai Navarro Aristorena eta ibarreko alkate Emeterio Senar Elso buru zuen ordezkaritza Nafarroako Gobernuko Eraldaketa Digitalerako Zuzendaritza Nagusiko ordezkariekin bideo bilera egin zuen joan den ostiralean. Navarrok esan duenez, "sarearekin dugun egoeraren berri eman genien, baina ez ziguten ezer esan. Aztertuko zutela esan ziguten eta deituko zutela. Geroz, esperoan gaude".
Sisnet sistema dute Internet jasotzeko Lizarragan. Artxuetan dagoen errepikagailu batek seinalea bidaltzen du eta lizerratarrek etxean duten antena parabolikoak baino pixka bat txikiagoa den tresna baten bidez jasotzen dute.