Fardo handia erortzean zauritua

Guaixe 2021ko uzt. 5a, 09:31

Larrialdi zerbitzuak gizonezkoa ezbeharraren tokian artatzen. @POLICIAFORAL_NA

400 kiloko agotz fardoa gainera erori zitzaion, Lizarragan. 

Agotza 400 kiloko fardo handitan bildu ondoren, haiek bordara eraman zituzten, gordetzeko. Fardoak deskargatzeko garaian goian zegoen bat mugitu, erori eta 69 urteko gizonaren gainera erori zen. Larriki zauritu zen gizona: hanka batean haustura irekia eta gorputzean makina bat kolpe zituen. 

Larrialdi zerbitzuak gaztigatuak, ezbeharraren tokira joan ziren Etxarri Aranazko osasun etxeko mediku eta erizaina, suhiltzaileak eta foruzainak. Zauritutako gizonezkoa helikopteroz eraman zuten Iruñeko ospitale gunera.