Lizarragako Kontzejuak mediku kontsultategia hartzeko lokala prestatu zuen kontzeju etxearen azpiko partean. Etxarri Aranaztik astean bitan joaten den medikuak aurrerantzean han pasako zuen kontsulta. Aurreko kontsultategia medikuaren etxea izandakoan zegoen. Garai batean han bizi zen medikua Ergoienako hiru herrien osasunaz arduratzen zen. Baina populazioa galtzean osasun zerbitzuak Etxarri Aranazko osasun etxetik hasi ziren jasotzen. Bestalde, Iruñeko botikari batek herrian farmazia zabaltzeko asmoa omen zuen.