Kontzeju etxeko auzoan desfibriladorea jarri berri dute. Hura erabiltzen ikasteko ikastaro teoriko-praktikoa egin dute. Teoria Sakanako Mankomunitatearen egoitzan egon ziren bi saioen bidez egin zuten batzuek, on-line besteek. Hileko lehen ostiral arratsaldean saio praktikoaren txanda izan zen. Eta, horretarako, medikua, erizaina eta suhiltzailea joan ziren Azi Iturri elkartera. 22 pertsona elkartu ziren, lizerratarrekin batera etxarriarrak eta bakaikuarrak ere bazeuden. Guztiak desfibriladorea erabiltzen trebatu ziren. Baita larrialdi kasuan lehen sorospenak nola egin ere. Hasieran denak elkarrekin egon ziren eta gero hiru taldetan banatuta segi zuten. Horretan lau ordu eman zituzten, 16:30etik 20:30era. Despeditzeko auzate txiki bat izan zen.