Pandemiaren osasun egoerak onera egin duenez, lizerratarrak San Klemente festetan pentsatzen hasi dira. Lastailaren 9an egindako batzarrean festak “normal” egitearen alde egin zuten. Sainduaren eguna azaroaren 23an bada ere, festak aurreko asteburuan ospatuko dira, azaroaren 19tik 21era.