Joan den urtean festarik ez zenez izan, Lizarragan sanklementeak ospatzeko gogotsu daude. 2017tik ohikoa denez, tripoteoarekin hasiko dira. Hau da, tripota pintxoa eta ardoa euro batean eskuratzeko aukera izanen da. Aurtengo festen berritasuna Lizarraga Kantuz izanen da, festetarako propio sortutako ekimena. Abestuz “baztarrak pixka bat alaitzea” da taldearen asmoa, eta behar bezala prestatzeko azaroko larunbatetan “betiko abestiak freskatzera” elkartu dira. Lizerratarrek azaldu dutenez, “beste herrietan ‘kantuz’ aritzen den guztia gonbidatuta dago”. Igandean, berriz, azken bi urtetan 80 urte bete dituzten lizerratarrak omenduko dituzte.
Egitaraua
- Azaroak 19, ostirala
20:00 Tripoteue eta Iñaki Bizkai akordeoilaria giroa alaitzen.
22:00 Herri afaria Azi Iturri txokoan. - Azaroak 22, larunbata
12:00 Kalejira Amalur taldearekin.
13:00 Auzatea, ondoren, Lizarraga Kantuz.
17:00 Puzgarriak haurrendako, frontoian.
18:00 Herri kirolak haur eta helduendako. Ondoren, txokolate jana.
22:00 Herri afaria, frontoian.
Gauean Dantzaldia Trikidantz taldearekin. - Azaroak 21, igandea
12:00 Kalejira Amalur taldearekin.
13:15 Meza nagusia.
14:00 Auzatea eta omenaldia 1940 eta 1941eko kintoei, auzoan. Ondoren Lizarraga Kantuz.
17:00 Tailerrak: lepoko, eskumuturreko, giltzari, buztina… Dindaia fundazioa.
17:30 Mus eta briska txapelketa, Azi Iturri txokoan. - Azaroak 23, asteartea. San Klemente eguna
13:00 Meza.
14:30 Jubilatuen bazkaria, Bargazpin.