Etxerako egur epaitzak eskatzeko eguna jarrita

Guaixe 2022ko mar. 10a, 11:57
Sutarako egurra traktorean eramaten. ARTXIBOA

Martxoaren 20an, igandearekin, 13:30etik 15:00etara, kontzeju etxean.

Lizarragako Kontzejuak jakinarazi duenez, aurten etxerako egur lotea nahi duten lizerratarrek haien eskaerak eskuz aurkeztu beharko dituzte. Interesa dutenek Lizarragako kontzeju etxera joan beharko dute martxoaren 20an, igandearekin, 13:30etik 15:00etara. Lizarragako Kontzejuak jakinarazi duenez, etxe bakoitzeko lote bakarra emanen da eta haren prezioa 25 eurokoa izanen da. Epaitza eskaeren zerrenda berrikusi nahi duenak martxoaren 24tik 29ra arte izanen du aukera. Horretarako, kontzeju etxeko iragarki taulan begiratu beharko du.