Korrikaren zain

Guaixe 2022ko mar. 29a, 10:29

Larunbat goizaldeko parte hartzearekin despedituko da Korrika Kulturala.

Igandean lizerratarrak lasterka ibili ziren herrian barna, arratsaldean Korrika txikia ospatu baitzen. Euskararen alde lasterka majo ibili ondoren, txokolate jan goxoa izan zen parte hartzaile guztiendako Azi Iturri elkartean. Lizerratarrak larunbatean, 03:00etan, dute hitzordua. Salda beroa edan eta Zarapiko zubira joanen dira, han baitute Korrikan laster egiteko kilometroa.