Andia jolastoki bihurtuta

Guaixe 2022ko api. 4a, 11:03

Mendian elurra zegoela eta jende ugarik Lizarragako portuan gora egin zuen igande goiza elurretan pasatzeko.

Asko izan ziren elurretan behera irristatzen goiza pasa zutenak. Lizarraga gaineko aparkalekuak elurrez estalita zeudenez, ibilgailuak aparkatzeko tokirik ez zegoen. Errepidearen zati bat hartzen aparkatu zutenek isuna jaso zuten.