Asteburuan San Adrian ospatuko dute

Guaixe 2022ko eka. 14a, 11:56
2019ko Lizarragako festak. ARTXIBOA

Lizarragako festak ospatuko dituzte ekainaren 18tik 20ra, larunbatetik astelehenera. Besteak beste, larunbatean San Adrian ermitara erromeria eginen dute. 

Ekainaren 16an San Adrian eguna izanen da, eta Lizarragan asteburuan ospatzen dituzte zainduaren omenezko festak. Hortaz, bi urteren ondoren ekainaren 18tik 20ran izanen dira Lizarragako San Adrian festak. 

San Adrian festen egitaraua
Ekainak 18, larunbata
  • 10:30 Ezkilen errepikarekin batera San Adrianera igoera
  • 13:00 Meza, San Adrian ermitan
  • 17:30 Kalejira Amalur taldearekin
  • 18:30 Menditik jaitsiera
  • 19:00 Auzatea, Alkatearen etxean
  • 19:45 Lizarragako zortziko dantza, plazan
    2019an, 2020an eta 2021ean jaiotako haurrei festetako zapia ematea
  • 21:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin, plazan
  • 22:00 Herri afaria, frontoian
  • 00:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin, plazan
Ekainak 19, igandea
  • 12:30-14:30 Haurrendako puzgarriak, tandem eta balanz bikes, frontoian
  • 13:00 Kalejira Amalur taldearekin
  • 16:30-19:30 Haurrendako puzgarriak, tandem eta balanz bikes, frontoian
  • 19:00 Auzatea, plazan
  • 19:30 Puro Relajo taldearen kontzertua, plazan
Ekainak 20, astelehena
  • 11:00 Gosaria Iñaki Vizkay akordeoilariak girotuta, plazan
  • 15:00 Kuadrillen bazkaria
  • 19:00 Auzatea, plazan
    Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin
  • 21:00 Herri bazkaria, plazan
  • 23:30 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin