Intxorreta karrikako aldamenak elkartu eta udako solstizioa ospatuko dute, ekainaren 23an, ostegunean. Lehenengo afari-merendua eginen dute eta eguna iluntzean sua piztu eta haren gainean saltoka ariko dira. Lizerratarrek su gainean salto egiterakoan hainbat esaera esaten dituzte, esaterako: purrin San Juan edo ipurdin San Juan; salero pepe; Unanuko tripotak lehertzeko; Etxarriko tripotak lehertzeko; Lizerraakuek aungi izeteko; Lizerrakuek aungi atiatzeko; subiek ez piketzeko; ergun idiyek ez ozka itteko; tximitxek ez pikatzeko; arkokosuek ez pikatzeko; zorriyek eta partzak hiltzeko… Garai batean herriko karrika bakoitzeko su bana pizten zen, zazpi guztira.