Pili Calvo Valerok farmazia ″gogo handiz″ zabaldu zuen. Azaroaren 25ean zabaldu zituen ateak, Intxorreta kaleko 7. zenbakian. Ordura arte lizerratarrek Arbizura edo Etxarri Aranatzera joan behar zuten botika eske. Horretaz emakumeak arduratzen ziren. Baina, batez ere 40 urtetik gorako emakumezkoek autorik ez zutenez, herrietara joanen zen bakarren bila ibiltzen ziren, botika eske joateko. Halako kontuak bukatu ziren Lizarragan bertan farmazia zabalduta.