San Klementeak Lizarragan

Guaixe 2022ko aza. 18a, 09:30

Azaroaren 18an, ostiralean, Euskaraldiaren hasiera eta festen hasiera ospatuko dute Lizarragan. Hiru festa egun izanen dituzte, eta 23an, zainduaren egunean, meza izanen da. 

Euskaldaria egitasmoaren hasierak Lizarragako San Klemente omenezko festekin bat egin dute aurten, azaroaren 18an, ostirala, eta horregatik bi gauzak batera ospatuko dute 20:00etatik aurrera. Loren bere akordeoiarekin giroa ailaituko du. Igandera arte iraunen dute festek, eta azaroaren 23an, asteazkenean, San Klemente egunean, meza izanen da. 

Lizarragako San Klemente festen egitaraua

Azaroak 18 ostirala

  • 20:00 Euskaraldiaren hasiera ekitaldia, Loren bere akordeoiarekin giroa alaitzen.
    Lizarragako ardi tripota, frontoian.
  • 22:00 Herri afaria, Azi Iturri Txokoan. 
    Ondoren, Mexikortxo taldearekin dantzaldia. 

Azaroak 19 larunbata

  • 12:00 Kalejira Amalur taldearekin.
  • 13:00 Auzatea. Ondoren, Lizarraga Kantuz.
  • 17:00 Haurrendako puzgarriak, frontoian.
  • 18:00 Haur eta helduendako herri kirolak.
    Ondoren, txokolatada.
  • 22:00 Herri afaria, frontoian.
  • 00:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin.

Azaroak 20 igandea

  • 12:00 Kalejira Amalur taldearekin.
  • 13:15 Meza nagusia.
  • 14:00 Auzatea eta 1942ko kintoei omenaldia, auzoan.
    Ondoren, Lizarraga Kantuz.
  • 17:00 Haurrendako tailerrak, eskoletan.
  • 17:30 Mus txapelketa, Azi Iturri Txokoan.

Azaroak 23 asteazkena
San Klemente eguna

  • 13:00 Meza.
  • 14:30 Jubilatuen bazkaria, Bargazpin.