Lizarragako portuan, NA-120 errepidean, ibilgailu batek su hartu du bart. Garrak itzaltzera Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan dira, eta aparra erabilita lortu dute sua itzaltzea. Pertsonek ez dute kalterik izan, baina ibilgailua erabat txikituta gelditu da. Foruzaingoak ikertu du ezbeharra.