Lizarragako Azi Iturri Txokoa elkartean 23. Korrikarako berotzeko afaria egin zuten martxoaren 9an, larunbatarekin. Mahaien bueltan 60 lizerratar eseri ziren. Ederki afaldu ondoren euskal kantuen bingoarekin gozatu zuten. Igandean, berriz, haurrak lasterka egin zuten Korrika txikian. Akaberan, indarrak berreskuratzeko denendako txokolate jana izan zen. Asteburuko ekitaldiekin lizerratarrek euskarari eta AEKri babesa azaldu diote. Aldi berean, martxoaren 19an, astearte goizaldean, beraien kilometroan laster eginen dute, Zarapiko zubian.