San Adrian festak Lizarragan hilaren 15etik 17ra izanen dira. Ospakizunaren gertutasuna adierazten duenetako bat sainduaren irudia bera da, San Adrian. Lizerratarrak igandean 10:00etan elkartu eta mendi gaineko ermitara igo ziren. Saindua hartu eta herrira jaitsi zuten, bederatziurrena egiteko.