Kontzejuko hauteskundetara aurkeztu zen hautagaitza osatu zutenek hasieratik garbi zuten: "aurkeztuko gara, baina gutako bakoitzak urte bete eginen dugu kontzejuko presidente karguan". Esan eta egin. San Adrian festak balio izan du herriko bandera sinbolikoki eskuz aldatzeko. Eneko Etxarri Amorinek Lorenzo Nuñez Perezi pasa dio ardura. Lekuko aldaketa ofizialtzeko beharrezko paperak egiten ari dira orain.