Auto batek bi txirrindulari harrapatu ditu NA-120 errepidean, Lizarragan. Foruzaingoak jakinarazi duenez, txirrindulariak zauri arinak dituzte, baina badaezpada haietako bat Nafarroako Unibertsitate ospitalera eraman dute. Ezbeharraren tokira Etxarri Aranazko osasun etxeko medikua eta erizaina eta anbulantzia bat joan dira. Foruzaingoa istripua ikertzeaz arduratu da.