Lizarragako San Martin kofradiako kideak sainduaren eguna larunbatean ospatu zuten. Azi Iturri elkartean gosaltzera elkartu ziren. Majo gosaldu ondoren, anai buruak elizan prest zituen kandelak hartu eta herritik kilometro eta erdi dagoen San Martin ermitara joan ziren. Eguerdian hildako kofradeen aldeko elizkizuna izan. Hura despedituta, anai buruaren etxera bueltatu eta apaizak hura bedeinkatu zuen. Etxeko hildakoen alde otoitz egin, eta sanmartindarrak poteoan ibili ziren bazkal garaira arte.
Mahaiaren bueltan bazkaltzera hamasei kofrade eseri ziren. Iluntze aldera kalera atera, eta musikarien doinuak lagun, herrian barna kalejira egin zuten. Bidean San Martingo anaiek hiruzpalau kofraderen etxeetan geldialdiak egin zituzten. Kofradiako anai nagusia Jon Ruiz Goldarazena da , eta laguntzaike Unai Lazkoz.