2025 eta 2026 urteetako Ustiapen eta Hobekuntza Planaren barruan, Lizarragako Kontzejuak Bargan eta beheko basoan dagoe baso aprobetxamendu bat saldu nahi du. Lintxurdiko bidea, Katea, Ustia eta Aitaberasko dermioetan dauden pagoek osatzen dute lotea. Guztira 2.877,2 m3 bolumena du, 2.262,2 m3 egur eta 615 m3 zur. Baso aprobetxamenduaren balioa 64.483,62 eurokoa (BEZik gabe) da. Eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 7ko 14:00etan despedituko da.