. Azi Iturri elkartean auzatea hartu ondoren trikitilarien doinuek alaituta, kalejiran ibili ziren herrian barna. Ibilbideak elkartea bueltan eraman zituen. Mahaiaren bueltan 85 lagun eseri ziren. Majo bazkaldu ondoren Eingo taldeko kideek, Arbizuko eta Lizarragako trikitilariek eta Joseba Tapiak instrumentuak hartu eta jotzeari ekin zioten. Bazkalondoa asko luzatu zen, kantaz aritu ziren, "oso-oso gustura". Eta dantzan ere. Noizbait altxatu ziren mahaitik eta, atzera ere, kalejira egin zuten, tabernan geldialdia eginez, baina bideak elkartean bukatu zen. Gelditu zirenak, afaldu egin zuten. Tartean ziren Eingo taldekoak ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, "jendea poz-pozik bukatu zuen eguna, sentipen onarekin joan ziren etxera".