NPBrako hektareak salgai

Guaixe 2025ko ots. 27a, 11:10

Lizarragako ikuspegia Dorraoko Santo Tomas ermita ingurutik. ARTXIBOA

Kontzejuak soberan dituenak dira.

Europako Nekazaritza Politika Bateratuko (NPB) deialdira aurkeztu nahi dutenen intereseko deialdia egin du Lizarragako Kontzejuak. NPBrako soberan dituen hektareak saldu eginen ditu kontzejuak. Horretarako hitzordua jarri du martxoaren 2an, igandean, 12:30ean, kontzeju etxean. Jakinarazi duenez, hektarea bakoitza 25 eurotan salduko du.